EGUNEROKOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGUNEROKOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

AMAIERAKO SARRERA

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez nekien, baina bai teknologiarekin erlazionatuta zegoela zerbait banekien. Jarraian, askorik jakin gabe bloga sortu behar izan nuen. Hasieran oso zaila egiten zitzaidan eta sarrera oso sinpleak egiten nituen, adibidez aurkezpenaren sarreran egindakoa. Hala ere, pixkanaka bloga manejatzen ikasi nuen, bideoak sartuz eta guztiz.

    Bloga gehiago menperatuta neukanean, taldean google sites-ari ekin genion. Bertan, teoria saioetan egin beharreko zenbait lan sartu ditugu. Horrez gain, praktika saioetan egindako teknografiak eskura utzi genituen. Baina teknografiaren gaia ondoren azalduko dizuet. 


Sitesaz gain, irakasleak linkak igotzeko zenbait web orrien artean aukeratzeko esan zigun. Guk Scoop it-a egitea erabaki genuen, erabiltzeko askoz errazagoa iruditzen zitzaigulako.

Berriro teknografiaren gairi lotuz, esan beharra dago bloga bezala buru hauste handia sorrarazi didala hau egitea. Hasteko, ez nekien zer zen teknografia bat. Ondoren, ez nekien zer egin nezakeen nire irakasle identitatea adierazteko. Azkenik, ez nekien nola muntatu bideoa, ez nuelako inoiz ere ez Movie Maker erabili. Hala ere, esfortzu eta lan handia egin ostean, bideoa egitea lortu nuen.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditudan bitartean, blogean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaizkidan gaiak argitaratzen ibili naiz, Euskararen eguneko sarrera adibidez.

Amaitzeko eta lana borobiltzeko, hausnarketan aipatu nuen bezala, nire ustez, irakasgai honetan garapen positibo bat jasan dudala esan dezaket, hasieran ez nekielako ia ezer teknologietaz, ezta blogetaz... baina azkenean, ikusitako baliabide guztiak gutxi garabera kontrolatzen ikasi dut eta ondorioz, gustatuko litzaidake etorkizun batean irakasle moduan lan egiterakoan, teknologiak klaseetan sartzea.

AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014ko abenduaren 18ko saio praktikoa:

Hasteko, falta ziren dokumentatzaileen bi taldeak haien saio praktikoa aurkeztu digute. Lehenengoak Hot Potatoes programaren bidez egindako bi ariketa planteatu dizkigute. Ariketetan IKTri buruzko kontzeptu/hitzei buruz galderak egiten ziren, kruzigrama eta hutsuneak betetzeko jardueren bidez. Interesgarria izan da, saio dinamikoa egitea lortu dutelako.

Bigarren taldeak Whatsapparen bidez ariketa bat egitea proposatu dute, horrela klasekideen artean baliabide ezberdinak erabiliz komunikatu gaitezen. Jarduera hau originala izan da eta umeekin klasean  egitea interesgarria izan litzateke.

2014eko abenduaren 18ko saio teorikoa:

Gaurko klasea, azkena izanda, irakasleak aurkezpen bat egin du non irakasleak IKTak klasean sartzeko zailtasunak adierazten ziren. Horrez gain, bideo bat ere jarri digu gai berdinaren inguruan. Zailtasun horietaz gain, arazoaren zenbait konponbide ere azaltzen ziren.

Gai hau irakasleen kezka izanik, interesgarria iruditu zait nahiz eta pixkat astuna izan den, luzeegia izan delako.

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

AUTOEBALUAZIOA

Nire egoera irakasgai honetan aldaketa handia jasan du hasieratik amaieraino. Kurtso hasieran, Bloga egin behar genuela jakitean izugarri beldurtu nintzen, ez nuelako inoiz bat egin eta ez nuen ezta intentsiorik. Beldur hori handitu egin zen Bloga sortzean eta haren funtzionamendua ez nuenean ulertzen. Hala ere, pixkanaka pixkanaka trasteatzen joan nintzen Blogaren ezaugarri ezberdina ezagutuz eta manejatuz. Azkenean, nire ustez lan dezentea lortu dut eta interesgarria iruditu zait, bertan klasean egindakoaren jarraipena egin daitekeelako modu ezberdin batean.

Horrez gain, niri eta nire taldeari teknografia egitea egokitu zitzaigun, beldurtu ninduen beste ariketa bat izan zena. Hasieran, taldekide batek ere ez genekien zer zen teknografia bat baina Interneten bilatu ostean kontzeptua ulertzen amaitu genuen. Hala ere, oraindik bideoa egitea falta zitzaigun, niretzat ere berria zena. Beraz, Movie Maker programan trasteatzen egon behar izan nintzen ere, nire lana aurrera eraman ahal izateko. Azkenean, nire bideoa egitea lortu nuen eta nire aburuz, nahiko polita geratu da eta adierazi nahi dudana argi eta garbi ikus daiteke.

Guzti honen ostean, esan dezaket irakasgai honekin asko ikasi dudala, hasieran ez neukalako interesarik teknologietan eta gainera nahiko traketsa nintzelako, baina lauhilabetearen amaieran ikus daiteke nola kontzeptu eta baliabide teknologiko berriak ikasi ditudan.

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Nire teknografia: irakasle baten identitatea eraikitzen

Hor duzue nik egindako teknografia. Espero dut zuen gustokoa izatea!


2014ko abenduaren 12ko saio praktikoa:

Aurreko egunean gure teknografiak aurkezteko denborarik izan ez genuenez, gaur erakutsi behar izan dugu. Ondoren, bideo guztietan komunean dauden kontzeptuak eta desberdintasunak adierazi ditugu Powerpoint baten laguntzaz, Slide Share-n igo duguna. Horrez gain, ISSU-n igo dugu taldekide guztiek egindako hausnarketak:
                   
                 




                         
Aurkezpenaren ostean, gure sitesa gainetik erakutsiko dugu, klasekideek ikusi dezaten.

Gure atzetik, falta ziren bi dokumentatzaile taldek haien saio praktikoa egin dute. Lehenengoak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide eta programa ugari azaldu dizkigute. Gai hau oso interesgarria irudit zait, baliabide asko berriak zirelako niretzat eta haietaz jakitea ez datorrelako txarto. Bigarren taldeak, aldiz, klasekideok haien sitesean orrialde bat sortzea eta galdera batzuk erantzuntea eskatu digute, horrela gure iritzia eman dezagun sites bat eratzearen inguruan eta sitesa nola erabili ikasteko.

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

2014ko abenduaren 11ko saio praktikoa:


Saio praktikoan dokumentatzaileen talde batek haien prozesuaren aurkezpena egin dute eta atseginagoa egiteko entzuleei galderak egin gaituzte. Ondoren, beste talde batek praktikan egindako sitesa eta bertan egindako lanak aurkeztu dizkigute.

Ondoren, gimnasiora jaitsi gara hurrengo taldeak haiek sortutako teknografiak erakutsi behar zituztelako eta bertan gusturago egongo ginelako. Asko gustatu zaizkit hauen bideoak haien artean oso desberdinak direlako eta horrez gain nik ere teknografia bat egin izan behar dudanez, badakit zelako lana dagoen bideoaren atzean,

Gure taldeari ere gure teknografien aurkezpena egitea egokitzen zitzaigun baina denbora falta dela eta ezin izan dugu egin eta beraz, bihar lehenengoak egiten izango gara.

2014ko abenduaren 11ko klase teorikoa:

Gaurko klase teorikoan Dokumentatzaileak haien lana aurkeztu dizkigute, Bakoitzari 4-5 talde behatzea eta haien lanak sites batean bateratzea egokitu zaie. Horrez gain, dokumentatzaile talde bakoitzak beste gai bat landu behar izan du, teknologia eta hezkuntzarekin lotutako gaiak, hain zuzen ere. Haien aurkezpena egiteko beren sites-a erakutsiko dute, haren egitura azalduz. Azkenik, dokumentzaile lanarekin izandako esperientziari buruzko hausnarketa egin dute.

Nire ustez, dokumentatzaileek lan handia egin dute, ez delako erraza 4-5 taldeen lan guztiak bateratzea eta horien ingurko hausnarketa egitea. Hala ere, ardura polita iruditu zait, jakin dakidalako prozesuan zehar asko ikasi dutela. Horrez gain, haien lana oso erabilgarria dela uste dut, horrela ikaskide guztiek egindako lanak ez direlako galduko eta gainera, hurrengo urterako ikasleentzat eredutzat balioko duelako.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

2014ko azaroak 27ko klase praktikoa:

Klase honetan, nire bloga egunerotuz gain nire teknografia antolatzen hasi naiz. Youtuben ideiak begiratzen egon ostean, nire lanaren gidoia egin dut jarraibide moduan erabiltzeko. Ondoren, bideoarekin hastea nahi nuen baina unibertsitateko ordenagailuetan ez dagoenez Movie maker programa instalatuta, etxean egiteko beste aukerarik ez dut izan.

2014ko azaroak 27ko klase teorikoa:

Gaurko klasean ikaskideen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaurko talde gehienek haien lana aurkezteko Powtoon programa erabili dute, niretzat berria dena. Hala ere, oso interesgarria iruditu zait, aurkezteko originala baita. Beste talde batek Emaze programa erabili dute, Preziaren antzekoa dena eta beste batek Movie Makerrekin bideo bat sortu dute. 

 
Orokorrean landutako gaiak eskola 2.0 izan da, IKT-ak hezkuntzan sartzearekin erlazionatuta dagoena.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

2014ko azaroak 21eko klase praktikoa:

Gaurko klasea bideo bat ikusten hasi dugu, "Sugata Miltra y sus nuevos experimentos en autoaprendizaje" bideo hain zuzen ere. Bertan, Sugata Miltra IKTekin esperimentu bat egiten du eta ordenagailuak herrialde txiroetan txertatzen ditu eta umeek haien kabuz erabiltzen ikasten uzten ditu. Azkenenean, bideoan ikus daiteke nola umeek haien kabuz ikasten duten, umeek nahi dutena ikasi ahal dutela, betiere nahiak badaude. Hemen usten dizuet bideoaren esteka:


Bideoa ikusi ondoren, lana egiteko denbora izan dugu. Nik bloga eta site txukuntzen egon naiz eta horren ostean, nire taldekideak haien blogarekin laguntzen egon naiz, haiek ni baino galdutak daudelako.

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

2014ko azaroak 20ko klase praktikoa:

Gaurko klasean taldekide guztiek site-a ordenatzen, antolatzen eta betetzen egon gara. Azkenean, emaitz dezente bat lortu dugu nahiz eta oraindik ere teknografien atala faltatzen zaigun.

Hori dela eta, nire teknografia egiteko denbora atera behar dut, ahalik eta lasterren lan honekin amaitzeko.

2014ko azaroak 20ko teoria saioa:

Klase honetan, beste kideen aurkezpenak entzun genituen. Hauek teknologia hezkuntzan duen eraginaz hitz egiten dute. Horrez gain, baliabide hauek dituzten alde onak eta alde txarrak, nola saihestu daitezkeen arrikuskuak umeengan eta azken hauen erabilpen ona Interneten azaldu dute.

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

2014ko azaroak 13ko klase praktikoa:

Praktika klase hau berezi xamarra izan da. Klasearen hasieran, Alaitzek gure lana aurrera eramateko baliogarriak izan daitezkeen zenbait baliabide aurkeztu dizkigu, Slideshare, ISSUU, Scoop it eta Delicious, alegia.

Gure taldea Scoop it bat egin du, bertan links interesgarriak txertatzeko.

Ondoren, irakasleak irakasgairen eta lanaren inguruan ditugun zalantzei buruz galdetu digu. Horrek, ikaskide batek bere iritzia ematea ahalbideratu du eta horretatik, klase guztia debate bat egiten amaitu dugu. Bertan, gure iritziak adierazi ahal izan ditugu eta Alaitzek konforme zegoen arabera erantzun digu. Horrez gain, Alaitzek lana beste modu batean egiteko proposamenak egiteko aukera eman digu.

Mota honetako klaseak oso baliogarriak izan arren gure iritziak adierazteko, nire ustez klaseak irauten duen bi ordu eta erdi osoak debate hauterako erabiltzea gehiegizkoa dela, luzeegia eta astunegia izan daitekeelako. Hori dela eta, nire aburuz, debate antzeko hau ordu erdi inguru egitekoarekin nahikoa izan daiteke eta beraz, gainontzeko denbora gure taldeko lanak egiteko erabili beharko genuke, denbora hori beharrezkoa dugulako lana sasoiz amaitzeko.


2014ko azaroak 13ko klase teorikoa

Gaurko klase teorikoan, beste taldeen artean, nire taldeari tokatzen zitzaigun gure lana aurkeztea. Egia esanda, oso gustura egon naiz aurkezpena baino lehen eta bitartean, niretzat arraroa dena normalean oso urduri jartzen naizelako aurkezpenetan. Beharbada sentsazio hau klasearen giroa sorrarazi du, ikaskideen gehiengoek ez zeudelako aurkezpenari atentzioa deitzen. Horrek, lasaitu egin nau, ez neukalako ia 100 pertsona niri begira.

Hori dela eta, azkenik esan dezaketa gure amaierako lanarekin pozik nagoela, talde modura ondo moldatu garelako, azkenean emaitz polita eta dezente lortzeko.

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

LAN TALDEA

Gaur taldekide guztiek bildu gara bihar aurkezpena dugulako eta beraz, gure gaia aurkezteko poster bat sortu behar dugu. Baina ez dakigunez tresna hau nola doan, azkenean Prezi bat egitea erabaki dugu, pasaden urtean erabili ostean nola manejatzen badakigulako. Amaieran, hau izan da gure lana:

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

LAN TALDEA

Gaur Alaitzekin hitz egiteko bilera geneukan, saio teorikorako egin behar dugun lan taldeari buruzko zenbait argibide beharrezkoak genituelako. Bilera ostean, azkenean, lanaren estruktura eta helburua ulertu dugu eta ondo goazela baieztatu ahal izan dugu. Orain, lana klasekideen aurrean aurkezteko posterra egitea falta zaigu eta hori egiteko, Glogster web orria erabiliko dugu. Ea nola geratzen zaigun!

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

SAIO TEORIKORAKO LAN TALDEA

Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izango dugu. Hori betetzeko zenbait testu irakurri, horiei buruzko notak hartu, 5 hitz gako eta azkenik, klasean aurkezteko poster bat egin behar dugu. Niri egokitutako testua, "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora." deitzen da eta bertan gaur egun informazioak duen eragina dela eta, sortu den gizartea eta eskolak horren aurrean egin behar duenari buruz hitz egiten da.

Testua irakurri ostean, hauek dira ateratako notak eta 5 hitz gakoak:
  • Hitz gakoak:
- Informazioa
- Teknologia berriak
- Adimena
- Hezkuntza
- Gogoetak

  • Notak:
• Gaur egun teknologia berriak aldaketa estrukturalak egin ditu eta bertan informazioa ezaugarri nagusia da.
• 70 hamarkadan hasi zen “informazioaren gizartea”
• Gaur egun gizartearen kezka nagusia hezkuntzarekin, osasunarekin, informazioarekin, aisialdiarekin, ingurumenarekin.. lotutako ondasunekin lotuta dago
• Informazioa izateak autoritatea, abantailak, nagusitasuna.. ematen du.
• Informazio eta komunikazioaren teknologiak ekonomian eragin handia dute
eta beraz, informazioa merkatuaren egoeraren arabera baldintzatuta egoten da.
• Eskola hezkuntza multimediaren eskaerari erantzun behar dio honako helburu
hauek beteko dituzten teknologia berriak erabiliz:
              -Komunikazio gaitasuna lortzea baliabide eta hizkuntz ezberdinez baliatuz.
    -Autonomia pertsonala eta pentsamendu kritikoa garatzea, ikasle bakoitzak bizi den gizartean erabaki egokiak har ditzan.
• BI helburu lortu: teknologia berriak dakartzaten baloreen inguruan posizionatzea; eta uneoro aldatzen dagoen mundu batean egokitu diren pertsona ekintzaileak, sortzaileak eta egokitzaileak hezitzea.
• Betebehar bat alfabetizazio teknologiko orokorra lortzea da
• Irakasleek bi jarrera kontrajarri hartzen ari dira: teknologia berriak onartzen duena eta hauek kritikatzen duena.
• Betidanik informazioa inteligentziarekin lotuta izan da.
• Informazioa eskuratzeak ez du bermatzen ondoren horren prozesapena egingo denik
• Jasotako informazioa ezagutza bihurtzeko, zenbait estrategien garapena gertatu behar da.
            • Jarrera honek soilik ahalbideratuko du informazioaren gizartetik ateratzea
ezagutzaren gizartean sartzeko.


2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

2014ko urriak 31eko klase praktikoa:

Gaurko klase teorikoan, berriz ere taldeka bildu gara gure lana aurrera eramateko. Ez genekienez oso ondo zer egin behar genuen Site-aren antolamendu eta diseinuarekin jarraitu dugu, Site-a txukun uzteko. Hori amaitzean, lanarako irakurgai batzuk irakurtzen eta lantzen hasi gara, baina klase amaieran enteratu gara hori klase teorikoen lana zela. Beraz, zer egin behar zen oraindik ez genekienez, irakasleari galdetu diogu eta berak oso argi azaldu digu zer den egin beharrekoa. Hala ere, irakasleak esan digu normala dela oraindik galdutak sentitzea eta ez kezkatzeko, asteak pasa ahala zentratuko garela eta zihur dagoela gure amaierako lana oso ona izango dela.

Hemen uzten dizuet gure taldeko Site-a gure baduzue bisitatzeko: Teknol@ngile@k


2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2014ko urriak 30ko klase praktikoa:

Gaurko klasean, hasieran, zenbait ikaskide haien bloga klase aurrean erakutsi dute irakasleak horiek ereduz hartuz azalpen batzuk emateko. Ondoren, taldeetan batu gara eta taldeko site-a sortu dugu. Nire taldekieek eta nik ez genekienez Site nola erabili, trasteatzen egon gara zerbait dezente egitea lortu dugunena arte. 

Horrez gain, esan nahi nuen pixkanaka banoala nire Bloga aurrera eramaten eta badakidala oinarrizko gauzak kontrolatzen. Hori dela eta, orain bai gustura nago lan egiteko modu honekin, azkenean ulertzen baitut!

Azkenik, bitxikeria moduan kontatuko dut gaur klase praktikoaren erdian suteen simulakroa izan dugula, niretzat unibertsitatean nagoenetik lehena izan dena eta harrigarria egin zaidala, benetan pertsona ugari gaudelako gure Bilboko Irakasle Eskolan.