2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

AUTOEBALUAZIOA

Nire egoera irakasgai honetan aldaketa handia jasan du hasieratik amaieraino. Kurtso hasieran, Bloga egin behar genuela jakitean izugarri beldurtu nintzen, ez nuelako inoiz bat egin eta ez nuen ezta intentsiorik. Beldur hori handitu egin zen Bloga sortzean eta haren funtzionamendua ez nuenean ulertzen. Hala ere, pixkanaka pixkanaka trasteatzen joan nintzen Blogaren ezaugarri ezberdina ezagutuz eta manejatuz. Azkenean, nire ustez lan dezentea lortu dut eta interesgarria iruditu zait, bertan klasean egindakoaren jarraipena egin daitekeelako modu ezberdin batean.

Horrez gain, niri eta nire taldeari teknografia egitea egokitu zitzaigun, beldurtu ninduen beste ariketa bat izan zena. Hasieran, taldekide batek ere ez genekien zer zen teknografia bat baina Interneten bilatu ostean kontzeptua ulertzen amaitu genuen. Hala ere, oraindik bideoa egitea falta zitzaigun, niretzat ere berria zena. Beraz, Movie Maker programan trasteatzen egon behar izan nintzen ere, nire lana aurrera eraman ahal izateko. Azkenean, nire bideoa egitea lortu nuen eta nire aburuz, nahiko polita geratu da eta adierazi nahi dudana argi eta garbi ikus daiteke.

Guzti honen ostean, esan dezaket irakasgai honekin asko ikasi dudala, hasieran ez neukalako interesarik teknologietan eta gainera nahiko traketsa nintzelako, baina lauhilabetearen amaieran ikus daiteke nola kontzeptu eta baliabide teknologiko berriak ikasi ditudan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina