Kongresua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kongresua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Posterrak egiteko baliabideak

Egun on!

Sarrera honetan gaurk klasetik ateratako kontzeptu interesgarrienak aurkeztu nahi dizkizuet. Nahiz eta irakasleak hainbat gauza azaldu, nire interesekoa izan da poster eta kartel digitalak egiteko herramientak, hain zuzen ere, Piktochart baliabidea. Horren bidez, edozein gaietako infografiak (helburutzat zerbait azaltzea edo laburtzea duten testu edo diagramen errepresentazio bisualak) sor daitezeke. Horretarako, irakasleak azaldutako hainbat irizpide kontuan hartu behar dira, sortutako lana irakurgarria eta deigarria aldi berean izateko. Azalpenaren puntu hau nire arreta deitu du, askotan lan edo aurkezpen bat dotore egiteko asmoarekin gehiegi betetzen ditugulako edo bertan agertuko diren koloreak txarto aukeratzen ditugu, irakurtzeko zailak eginez. Hori dela eta, garrantzitsua iruditu zait link honetan agertzen diren aholkuak kontuan hartzea.

Hala ere, infografiak sortzeko baliabideekin jarraituz, aipatu nahiko nuke nik poster eta kartel digitalak egiteko beste tresna bat erabiltzen dudala: Canva. Posterrak egiteko Glogster.edu ere erabili daieteke baina perstonalki ez dut gehiegi erabiltzen ez naizelako argitzen haren funtzionamenduarekin, Berriz, Canva-eren web orria nahiko erraza da eta bertan, aurki daiteke eta bertan, infografian txertatzeko hainbat atzealde, letra mota, plantilla, irudi eta elementu agertzen dira. Egia da hauetako politenak ordaintzekoak direla baina horien erabilera egin daiteke amaierara arte non gordetzeko momentuan ordaintzeko eskatzen dizuen. Momentu horretan, nik egiten nuena "Imprimir pantalla" zen, ondoren irudia bertatik gordetzeko. 

Canva-ren bitartez, aurretik esan dudan bezala, infografiak edo kartelak egitea oso erraza da eta horren adibide dira "Lenguas e Innovación en la escuela" irakasgaian nire taldearekin egin behar izan ditudan bi posterrak, bat azaroren 28an egin genuen Linguanova izeneko kongresu baterako eta beste bat, bi aste barru (abenduaren 16an) egingo den App-feria baterako. Azken honetarako aprobetxatzen dut joateko gonbidapena egiteko, bertan magisteritza eta ingenieritza ikasleek batera hezkuntzarako sortutako hainbat aplikazio ezberdin aurkeztuko direlako. Jarraian aurkezten dizkizuet aipatutako bi kartelak:

Espero dut gustokoak izatea; ondo izan eta hurrengora arte!

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

CINTE 16 Kongresua

Arratsalde on!

Sarrera honetan atzo (urriak 4) eta gaur izandako kongresuari buruz hitz egin nahi dizuet, CINTE16 izenekoa. Aurreko sarreran esan nuen bezala , kongresu honetan hezkuntzarako teknologia berriak eta horien ideiak aurkeztu dituzte beste unibertsitateko hainbat adituek. 


Resultado de imagen de cinte 16
Egia esanda, orokorrean nahiko interesgarriak izan dira hitzaldi guztiek, zenbait gauza ezagunak izan arren, beste hainbat nire arreta deitu baitu. Adibidez, nahiko harrigarria iruditu zitzaidan Xabier Basogain, Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) irakasleak egindako hitzaldia eta aurkeztutako proposamena Lehen Hezkuntzako klase matematikoetarako: Scratch.

Hala ere, ezin naizenez hitzaldi guztietan luzatu bakoitzak izandako sakontasuna dela eta, gonbidatzen dizuet CINTE16 web ofizialen aurkitzen diren bideoak ikusteko, bertan entzun ditzakezuelako hitzaldi bakoitzak zeuek.


2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

CINTE 16

Kaixo berriro!

Gaur hurrengo astean Bilboko Irakasle Eskolan egongo den CINTE 16 kongresua aurkeztu nahi dizuet. Bertan, bere izenak esaten duen bezala, "Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresua", gaian adituak diren zenbait hizlarik teknologia berriak eta horien ideien buruz hitzaldiak emango dituzte.

Kongresu honek urriak 4,5 eta 6 egunetan izango da baina guk, 4. mailako Berrikuntza minorreko ikasleak, bakarrik lehenengo bi egunetan joateko aukera izango dugu, eskolako ordutegia dela eta. Hala ere, gonbitzatzen zaituzte bertara hurbiltzeko eta kongresuaz disfrutatzeko!

Horretarako, jarraian eskeintzen dizuet kongresuari buruzko bideo bat, horren inguruko ideia hartzeko eta CINTE16 kongresuak duen web ofiziala bertan informazio gehiago eskuratzeko eta joan nahi izatekoatan, izena emateko.