2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

AMAIERAKO SARRERA

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez nekien, baina bai teknologiarekin erlazionatuta zegoela zerbait banekien. Jarraian, askorik jakin gabe bloga sortu behar izan nuen. Hasieran oso zaila egiten zitzaidan eta sarrera oso sinpleak egiten nituen, adibidez aurkezpenaren sarreran egindakoa. Hala ere, pixkanaka bloga manejatzen ikasi nuen, bideoak sartuz eta guztiz.

    Bloga gehiago menperatuta neukanean, taldean google sites-ari ekin genion. Bertan, teoria saioetan egin beharreko zenbait lan sartu ditugu. Horrez gain, praktika saioetan egindako teknografiak eskura utzi genituen. Baina teknografiaren gaia ondoren azalduko dizuet. 


Sitesaz gain, irakasleak linkak igotzeko zenbait web orrien artean aukeratzeko esan zigun. Guk Scoop it-a egitea erabaki genuen, erabiltzeko askoz errazagoa iruditzen zitzaigulako.

Berriro teknografiaren gairi lotuz, esan beharra dago bloga bezala buru hauste handia sorrarazi didala hau egitea. Hasteko, ez nekien zer zen teknografia bat. Ondoren, ez nekien zer egin nezakeen nire irakasle identitatea adierazteko. Azkenik, ez nekien nola muntatu bideoa, ez nuelako inoiz ere ez Movie Maker erabili. Hala ere, esfortzu eta lan handia egin ostean, bideoa egitea lortu nuen.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditudan bitartean, blogean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaizkidan gaiak argitaratzen ibili naiz, Euskararen eguneko sarrera adibidez.

Amaitzeko eta lana borobiltzeko, hausnarketan aipatu nuen bezala, nire ustez, irakasgai honetan garapen positibo bat jasan dudala esan dezaket, hasieran ez nekielako ia ezer teknologietaz, ezta blogetaz... baina azkenean, ikusitako baliabide guztiak gutxi garabera kontrolatzen ikasi dut eta ondorioz, gustatuko litzaidake etorkizun batean irakasle moduan lan egiterakoan, teknologiak klaseetan sartzea.

AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014ko abenduaren 18ko saio praktikoa:

Hasteko, falta ziren dokumentatzaileen bi taldeak haien saio praktikoa aurkeztu digute. Lehenengoak Hot Potatoes programaren bidez egindako bi ariketa planteatu dizkigute. Ariketetan IKTri buruzko kontzeptu/hitzei buruz galderak egiten ziren, kruzigrama eta hutsuneak betetzeko jardueren bidez. Interesgarria izan da, saio dinamikoa egitea lortu dutelako.

Bigarren taldeak Whatsapparen bidez ariketa bat egitea proposatu dute, horrela klasekideen artean baliabide ezberdinak erabiliz komunikatu gaitezen. Jarduera hau originala izan da eta umeekin klasean  egitea interesgarria izan litzateke.

2014eko abenduaren 18ko saio teorikoa:

Gaurko klasea, azkena izanda, irakasleak aurkezpen bat egin du non irakasleak IKTak klasean sartzeko zailtasunak adierazten ziren. Horrez gain, bideo bat ere jarri digu gai berdinaren inguruan. Zailtasun horietaz gain, arazoaren zenbait konponbide ere azaltzen ziren.

Gai hau irakasleen kezka izanik, interesgarria iruditu zait nahiz eta pixkat astuna izan den, luzeegia izan delako.

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

AUTOEBALUAZIOA

Nire egoera irakasgai honetan aldaketa handia jasan du hasieratik amaieraino. Kurtso hasieran, Bloga egin behar genuela jakitean izugarri beldurtu nintzen, ez nuelako inoiz bat egin eta ez nuen ezta intentsiorik. Beldur hori handitu egin zen Bloga sortzean eta haren funtzionamendua ez nuenean ulertzen. Hala ere, pixkanaka pixkanaka trasteatzen joan nintzen Blogaren ezaugarri ezberdina ezagutuz eta manejatuz. Azkenean, nire ustez lan dezentea lortu dut eta interesgarria iruditu zait, bertan klasean egindakoaren jarraipena egin daitekeelako modu ezberdin batean.

Horrez gain, niri eta nire taldeari teknografia egitea egokitu zitzaigun, beldurtu ninduen beste ariketa bat izan zena. Hasieran, taldekide batek ere ez genekien zer zen teknografia bat baina Interneten bilatu ostean kontzeptua ulertzen amaitu genuen. Hala ere, oraindik bideoa egitea falta zitzaigun, niretzat ere berria zena. Beraz, Movie Maker programan trasteatzen egon behar izan nintzen ere, nire lana aurrera eraman ahal izateko. Azkenean, nire bideoa egitea lortu nuen eta nire aburuz, nahiko polita geratu da eta adierazi nahi dudana argi eta garbi ikus daiteke.

Guzti honen ostean, esan dezaket irakasgai honekin asko ikasi dudala, hasieran ez neukalako interesarik teknologietan eta gainera nahiko traketsa nintzelako, baina lauhilabetearen amaieran ikus daiteke nola kontzeptu eta baliabide teknologiko berriak ikasi ditudan.

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Pasaden egunean bideo hau aurkitu nuen eta zuekin konpartitu nahi izan dut. Bertan ikusten da nola helduek nesken irudi txarra dutela nahiz eta nahigabe izan, eta egoera horren aurrean, neska gazteak erakusten diete neska izatea ez dagoela lotuta ahultasunarekin. Disfrutatu ezazue!

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Nire teknografia: irakasle baten identitatea eraikitzen

Hor duzue nik egindako teknografia. Espero dut zuen gustokoa izatea!


2014ko abenduaren 12ko saio praktikoa:

Aurreko egunean gure teknografiak aurkezteko denborarik izan ez genuenez, gaur erakutsi behar izan dugu. Ondoren, bideo guztietan komunean dauden kontzeptuak eta desberdintasunak adierazi ditugu Powerpoint baten laguntzaz, Slide Share-n igo duguna. Horrez gain, ISSU-n igo dugu taldekide guztiek egindako hausnarketak:
                   
                 




                         
Aurkezpenaren ostean, gure sitesa gainetik erakutsiko dugu, klasekideek ikusi dezaten.

Gure atzetik, falta ziren bi dokumentatzaile taldek haien saio praktikoa egin dute. Lehenengoak hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide eta programa ugari azaldu dizkigute. Gai hau oso interesgarria irudit zait, baliabide asko berriak zirelako niretzat eta haietaz jakitea ez datorrelako txarto. Bigarren taldeak, aldiz, klasekideok haien sitesean orrialde bat sortzea eta galdera batzuk erantzuntea eskatu digute, horrela gure iritzia eman dezagun sites bat eratzearen inguruan eta sitesa nola erabili ikasteko.