2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

ZUBIA!

Asteburu honetan zubia datorkigu Bilboko Irakasle Eskolako ikasle eta langilei, astelehenean, azaroak 3, eskolako jaia ospatzen baitugu. Beraz, astelehenean klase barik egonda aprobetxatu hiru egun hauek deskantsatzeko, disfrutatzeko eta lanak aurreratzeko alfer horiek ;) Hala ere, ez ahaztu txamarra etxean badirudiela beroa amaitu eta azkenean udazkena datorrela. 

ONGI IZAN ETA EGUN ONAK PASA!

2014ko urriak 31eko klase praktikoa:

Gaurko klase teorikoan, berriz ere taldeka bildu gara gure lana aurrera eramateko. Ez genekienez oso ondo zer egin behar genuen Site-aren antolamendu eta diseinuarekin jarraitu dugu, Site-a txukun uzteko. Hori amaitzean, lanarako irakurgai batzuk irakurtzen eta lantzen hasi gara, baina klase amaieran enteratu gara hori klase teorikoen lana zela. Beraz, zer egin behar zen oraindik ez genekienez, irakasleari galdetu diogu eta berak oso argi azaldu digu zer den egin beharrekoa. Hala ere, irakasleak esan digu normala dela oraindik galdutak sentitzea eta ez kezkatzeko, asteak pasa ahala zentratuko garela eta zihur dagoela gure amaierako lana oso ona izango dela.

Hemen uzten dizuet gure taldeko Site-a gure baduzue bisitatzeko: Teknol@ngile@k


2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2014ko urriak 30ko klase praktikoa:

Gaurko klasean, hasieran, zenbait ikaskide haien bloga klase aurrean erakutsi dute irakasleak horiek ereduz hartuz azalpen batzuk emateko. Ondoren, taldeetan batu gara eta taldeko site-a sortu dugu. Nire taldekieek eta nik ez genekienez Site nola erabili, trasteatzen egon gara zerbait dezente egitea lortu dugunena arte. 

Horrez gain, esan nahi nuen pixkanaka banoala nire Bloga aurrera eramaten eta badakidala oinarrizko gauzak kontrolatzen. Hori dela eta, orain bai gustura nago lan egiteko modu honekin, azkenean ulertzen baitut!

Azkenik, bitxikeria moduan kontatuko dut gaur klase praktikoaren erdian suteen simulakroa izan dugula, niretzat unibertsitatean nagoenetik lehena izan dena eta harrigarria egin zaidala, benetan pertsona ugari gaudelako gure Bilboko Irakasle Eskolan.

2014ko urriak 30ko klase teorikoa:

Gaurko klasean irakasleak hezkuntzari buruzko bideo bat erakutsi digu. Bertan Madrileko unibertsitateko irakasle batek, Maria Acaso deiturikoa, bere ustez hezkuntzak behar dituen 5 aldaketak aurkezten ditu. Bideo interesgarria iruditu zaidanez, ondoren txertatzea erabaki dut, guztiek ikusteko aukera izan dezaten:




Horrez gain, taldeetan antolatu gara eta  rolen banaketa egin dugu. Niri egokitatukoa idazkari lana da. Oso gustura nago rol honekin normalean talde guztietan aukeratzen dudan lana baita. Horrez gain, nire taldekideekin ere gustura nago, aurretik ezagutzen ditudalako eta langileak direla dakidalako.
Orain falta zaiguna lanean zer egin behar dugun jakitea da, laster lanari ekiteko!
 
 

2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Redes 87: El sistema educativo es anacrónico"

Klaseko lehenengo astean, Arteen eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza irakasgaian bideo hau ikustea agindu ziguten. Ikusi ondoren, oso interesgarria dela iruditu zitzaidan eta hori dela eta guztiekin konpartitzea egokia dela pentsatu dut. Beraz, hemen duzue bideoa disfrutatzeko


2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

2014ko urriak 24ko klase praktikoa:


Gaurko klasea blogearekin aritzeko izan da, honen diseinua eta antolaketari buruz pentsatzeko. Horrez gain, irakasleak eredugarriak izan daitezkeen blogak erakutsi dizkigu bertatik ideiak hartzeko.

Hala ere, oraindik ere galduta sentitzen naiz; ez dut ulertzen honen funtzionamendua, ez dakit nola egiten diren gauza asko... Espero dut ikaskideen laguntzarekin bloga aurrera eramatea edo bestela irakaslearen laguntza behar izango dut..

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Greba


Gaur, urriak 23, berriz ere LOMCEren aukarko greba antolatu dute ikasleen sindikatukoek. Hori dela eta, unibertsitatera ez etortzera erabaki dut. Hemen uzten dizuet Ikasleen Sindikatuaren web orrian grebari buruzko informazioa gehiago jakin nahi duenarentzat.