2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

QR kodigoak ikasten!

Egun on guztioi!


Sarrera honetan gaur izandako klaseari buruz hitz egin nahi dizuet. Bertan, hasieran irakasleak MOOC-ei buruz hitz egin digu, honen jatorriari, esanahiari eta motei buruz, hain zuzen ere.

Klasearen bigarren atalean, berriz, Errealitate Areagotutaren inguruan aritu gara, gazteleraz "Realidad Aumentada" (RA). Bertan, zer den ikasteaz gain, QR kodigo bat sortzen ikasi dugu eta horretarako QR Code Generator web orria erabili dugu. Nik ikasitakoa praktikan jarri nahi nuenez, jarraian ikusten den QR kodigoa sortu dut eta ez nekienez zer eskaini bertan, irakaslearen blogaren URL-a sartzea pentsatu nuen.



 Horren inguruan gehiago aztertzeko, irakasleak errealitate areagotutako ariketak sortzeko tresneria ikertzea bidali digu. Horretarako, Educación 3.0 web orrian sartu eta "Herramientas para crear contenidos con realidad aumentada" artikuluan agertzen diren 5 aplikaziotik bi aukeratu behar ditugu, horietako bakoitzarekin ariketa bat sortzeko. Nik Aurasma eta Layar aukeratu ditut, baina horien inguruan beste aplikazioekin batera hurrengo sarreran hitz egingo dizuet.

Resultado de imagen de aurasma logo

Resultado de imagen de layar logo

Ongi izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina