2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Google Expeditions

Egun on!

Gaurko sarreran atzo Gizarte Zientzien arloko Proiektuak eta Hezkuntza Berrikuntza irakasgaian ikusitako proiektu bat aurkeztu nahi dizuet: Google Expeditions.  Jarraian azalduko dudan arren, aipatu nahi nizuen baliabide hau benetan harritu ninduelako, klaseak emateko benetako berrikuntza delako, non bai irakasleek zein ikasleek disfrutatuko luketeela.

Informatika existitzen denetik, hezkuntzarako aplikazioak ikasleen ikaskuntza teknologia berriaren bidez hobetzeko aukera izan dira. Horretan ordenagailuak lan ikaragarria egin duten arren, gaur egun pil-pilean dagoen gaia Errealitate Areagotuta da, aurreko beste sarrera askotan aipatu izan den bezala.

Google-k ez zen gai honetan atzeratuta geratuko eta ia 2014. urtean, Errealitate Areagotutarako betaurrekoak atera zituen, Google Cardboard deiturikoak. Pasaden urtean, ikusita betaurreko hauen arrakasta, Google enpresak baliabide hauek hezkuntzan erabiltzeko ideia izan du: Google Expeditions. Honen bitartez, ikasleek edozein lekura bidaiatzeko aukera izango dute, bakarrik tablet eta Cardboard batzuk izanda. Aukera hau erabilera handikoa izan daiteke, urruneko lekuak aztertzeaz gain, orain arte irudien bidez soilik ikasi zezaketen zonaldeak aztertu daitezke, itsashondoa edo espazioa, alegia. 

Baliabide honetaz disfrutatzeko, ikasleen tabletak bi aplikazioa behar izango dute: Expeditions eta Google Arts & Culture. 

Jarraian Espainian proiektu honen aurkezpena egiten duten bi bideo jarriko dizkizuet, Cardboard-rren funtzionamendua hobeto ulertzeko.


Espero dut nik bezala proiektu honetaz disfrutatzea eta hurrengo sarrerara arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina