2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Beste eskoletako proiektuak

Egun on!

Gaur Mooc-eko bostgarren moduluaren azkeneko atala aurkeztu nahi dizuet. Modulu honetan, aurreko sarreran adierazi nuen moduan, zenbait eskolek dituzten proiektu berritzaileak azaldu zituzten. Honi lotuta, moduluarekin amaitzeko, nire kabuz proiektu berritzailea duen beste eskola bat bilatu behar izan dut. Horretarako, Google-n sartu eta "colegios con proyectos innovadores" bilatu dut.

Ateratako emaitzetan aztertu ostean eta hainbat eskolen eskaintzak behatu eta gero, Colegio Alkor izeneko eskola hautatu dut. Bertan, hainbat proiektu berritzaile egiten dituzten arren, nik "Alumnos Ayudantes TIC" deiturikoa hartzea erabaki dut. Horren arabera, ikasle nagusiak teknologia berrietan adituak bihurtuko dira maila baxuko ikasleak horien erabilera egokian laguntzeko gai izan daitezen.

Adituak bilakatuko diren ikasle horiek, DBHko 3. eta 4. mailako boluntarioak dira, eta kurtsoan zehar dituzten aisialdietan sare sozialetan, mugikorretan, komunikazio gaitasunetan eta gai hauen inguruan dauden arriskuetan, arduretan, aspektu legaletan...  formakuntza jasoko dute. Ondoren, beste ikasleekin formakuntza saioak egiteko dokumentazioa prestatzen dute.
 
Esperientzia honen helburua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek teknologia berrien inguruko formakuntza jasotzea da. DBHko ikasleek tutoreen papera hartzen dute, pentsatzen delako Lehen Hezkuntzako ikasleek mezua hobeto ulertuko dutela beste ikasleen bidez, eta ez irakasleen bidez. Normalean, honen arrazoia da umeek uste dutela helduek gai horien inguruan ez dakitela ezer.
 
Espero dut zuen interesekoa izatea. Ongi izan eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina