Internetik trasteatzen bideo hau aurkitu dut. Nahiz eta hasieran izutu nintzen neskatilen hitz gordinekin, azkenean bideoaren mezua oso polita eta deigarria iruditu zitzaidan. Hori dela eta, ikustera gonbidatzen zaituztet, pena merezia baitu.
2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea
2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna
2014ko azaroak 13ko klase praktikoa:
Praktika klase hau berezi xamarra izan da. Klasearen hasieran, Alaitzek gure lana aurrera eramateko baliogarriak izan daitezkeen zenbait baliabide aurkeztu dizkigu, Slideshare, ISSUU, Scoop it eta Delicious, alegia.
Ondoren, irakasleak irakasgairen eta lanaren inguruan ditugun zalantzei buruz galdetu digu. Horrek, ikaskide batek bere iritzia ematea ahalbideratu du eta horretatik, klase guztia debate bat egiten amaitu dugu. Bertan, gure iritziak adierazi ahal izan ditugu eta Alaitzek konforme zegoen arabera erantzun digu. Horrez gain, Alaitzek lana beste modu batean egiteko proposamenak egiteko aukera eman digu.
Mota honetako klaseak oso baliogarriak izan arren gure iritziak adierazteko, nire ustez klaseak irauten duen bi ordu eta erdi osoak debate hauterako erabiltzea gehiegizkoa dela, luzeegia eta astunegia izan daitekeelako. Hori dela eta, nire aburuz, debate antzeko hau ordu erdi inguru egitekoarekin nahikoa izan daiteke eta beraz, gainontzeko denbora gure taldeko lanak egiteko erabili beharko genuke, denbora hori beharrezkoa dugulako lana sasoiz amaitzeko.
2014ko azaroak 13ko klase teorikoa
Gaurko klase teorikoan, beste taldeen artean, nire taldeari tokatzen zitzaigun gure lana aurkeztea. Egia esanda, oso gustura egon naiz aurkezpena baino lehen eta bitartean, niretzat arraroa dena normalean oso urduri jartzen naizelako aurkezpenetan. Beharbada sentsazio hau klasearen giroa sorrarazi du, ikaskideen gehiengoek ez zeudelako aurkezpenari atentzioa deitzen. Horrek, lasaitu egin nau, ez neukalako ia 100 pertsona niri begira.
Hori dela eta, azkenik esan dezaketa gure amaierako lanarekin pozik nagoela, talde modura ondo moldatu garelako, azkenean emaitz polita eta dezente lortzeko.
2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena
LAN TALDEA
Gaur taldekide guztiek bildu gara bihar aurkezpena dugulako eta beraz, gure gaia aurkezteko poster bat sortu behar dugu. Baina ez dakigunez tresna hau nola doan, azkenean Prezi bat egitea erabaki dugu, pasaden urtean erabili ostean nola manejatzen badakigulako. Amaieran, hau izan da gure lana:
2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea
LAN TALDEA
2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena
SAIO TEORIKORAKO LAN TALDEA
Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izango dugu. Hori betetzeko zenbait testu irakurri, horiei buruzko notak hartu, 5 hitz gako eta azkenik, klasean aurkezteko poster bat egin behar dugu. Niri egokitutako testua, "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora." deitzen da eta bertan gaur egun informazioak duen eragina dela eta, sortu den gizartea eta eskolak horren aurrean egin behar duenari buruz hitz egiten da.
Testua irakurri ostean, hauek dira ateratako notak eta 5 hitz gakoak:
- Hitz gakoak:
- Teknologia berriak
- Adimena
- Hezkuntza
- Gogoetak
- Notak:
• Gaur
egun teknologia berriak aldaketa estrukturalak egin ditu eta bertan
informazioa ezaugarri nagusia da.
• 70
hamarkadan hasi zen “informazioaren gizartea”
• Gaur
egun gizartearen kezka nagusia hezkuntzarekin, osasunarekin,
informazioarekin, aisialdiarekin, ingurumenarekin.. lotutako
ondasunekin lotuta dago
• Informazioa
izateak autoritatea, abantailak, nagusitasuna.. ematen du.
• Informazio
eta komunikazioaren teknologiak ekonomian eragin handia dute
eta
beraz, informazioa merkatuaren egoeraren arabera baldintzatuta egoten
da.
• Eskola
hezkuntza multimediaren eskaerari erantzun behar dio honako helburu
hauek
beteko dituzten teknologia berriak erabiliz:
-Komunikazio
gaitasuna lortzea baliabide eta hizkuntz ezberdinez baliatuz.
-Autonomia
pertsonala eta pentsamendu kritikoa garatzea, ikasle bakoitzak bizi
den gizartean erabaki egokiak har ditzan.
• BI
helburu lortu: teknologia berriak dakartzaten baloreen inguruan
posizionatzea; eta uneoro aldatzen dagoen mundu batean egokitu diren
pertsona ekintzaileak, sortzaileak eta egokitzaileak hezitzea.
• Betebehar
bat alfabetizazio teknologiko orokorra lortzea da
• Irakasleek
bi jarrera kontrajarri hartzen ari dira: teknologia berriak onartzen
duena eta hauek kritikatzen duena.
• Betidanik
informazioa inteligentziarekin lotuta izan da.
• Informazioa
eskuratzeak ez du bermatzen ondoren horren prozesapena egingo denik
• Jasotako
informazioa ezagutza bihurtzeko, zenbait estrategien garapena gertatu
behar da.
•
Jarrera
honek soilik ahalbideratuko du informazioaren gizartetik ateratzea
ezagutzaren
gizartean sartzeko.
2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala
MODULU ASTEA
Aste hau modulua egiteko astea izanda ez dugu izan klaserik, beraz, ez dugu IKT-rik egin. Hala ere, ez dudanez nahi bloga aste osoan zehar erabili gabe utzi, praktiketan egondako ikastolako tutoreak bidali didan argazki bat zuekin konpartitu nahi dut, irakasleen lanari buruz hitz egiten duelako eta nire ustez, arrazoiez betetik dagoelako. Aste buru ona pasa!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
