2014(e)ko urria 17, ostirala

2014ko urriak 16ko klase teorikoa:


Gaurko klase teorikoa kurtsoko lehena izanik, irakasgairen aurkezpena egin dugu. Hasteko, irakasleak bere burua aurkeztu du. Ondoren, irakasgaia nola antolatzen den azaldu du, ebaluazioa eta metodologia aurkeztuz. Horren barruan, zenbait lan ezberdin egingo ditugula adierazi du, bloga horien artean egonda. Hori eta gero, irakasgaiarako erabilgarriak izan daitezkeen baliabideak aurkeztu ditu, irakaslearen blog pertsonala, alegia. Blog horretan, beste urteetako lanak eta proiektuak aurkitzen dira eta hauek gure lanetarako oinarriak izan daitezke. Horrez gain, bestelako iturrietako artikuluak, argazkiak, bideoak... ere aurki daitezke.

Irakasgaiaren aurkezpena amaitzerakoan, irakasleak IKTri buruz zer pentsatzen dugun jakin nahi izan du. Horretarako, begiak ixteko eta erlajatzeko agindu digu, ostean IKTri buruzko zenbait galdera egin eta burura etorritako lehenengoari buruz pentsatzea bidali digu. 

Pertsonalki azken ariketa hau saio honetan gehien gustatu zitzaidana izan da, galdera bat planteatzeko modu ezberdina baita eta horrez gain, metodo honekin, gure barnean ditugun benetako ideiak atera ahal izan ditugulako.
Azkenik, esan beharra dut irakasgai honekin hasi berria izanda ere, interesgarria izan daitekeela iruditu zaidala eta espero dudala arazorik gabe aurrera eramatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina