2014(e)ko urria 18, larunbata

2014ko urriak 16ko eta 17ko klase praktikoak:

16ko klase praktikoa lehena ere zenez, hasieran irakasleak denbora eman zigun bere blogean "Kilikatik" trasteatzeko, horrela irakasgairi buruz inbestigatzeko. Ondoren, bana-banan irakasgaiari eta bertan egingo ditugun lanei buruz genituen iritzia eta galderak planteatu genituen. Irakasleak ahal izan zituen galderei erantzun zien eta ondoren, gure blog pertsonalean egingo genuena azaldu zigun.

Hurrengo klasean, 17koarenean, bakoitzak bere iritzi eta galderak adierazten jarraitu zuen aurreko egunean ez genuelako amaitu. Ostean, gure bloga sortzen hasi genuen. Gehienek ez genekienez blogari buruz ezer ere ez, irakasleak oinarrizko gauzak azaldu zituen baina gainontzeko atalak gure kabuz deskubritzen utzi zigun. 

Pertsonalki esan beharra dut oso galduta aurkitu nuela nire burua, blogearen inguruan atal asko daudelako eta nire ustez oso konplexua delako. Hala ere, asko trasteatu ondoren eta nire ikaskideen laguntzarekin batera, oinarrizko blog bat sortzea lortu nuen, "Mayle" bloga. Oraindik ere berria naizenez mundu honetan, blog oso sinplea egin dut baina espero dut denborarekin gauza berriak ikasten joatea eta azkenean blog dezente bat egiten lortzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina