Arratsalde on!
Testuaren inguruan aipatzekoa da ez dela testu arrunt bat: dokumentua bere osotasunean irakurtzeko "Web 2.0" aplikazioa Google Play-n (soilik dago Android sistemarako eskuragai) deskargatu behar da. Aplikazio hau beharrezko da irakurketan zehar zenbait lauki agertzen direlako eta hauek aplikazioaren bidez eskaneatzerakoan informazio gehiago aurkezten da.
Testua nahiko sakona zenez, nik horren laburpen txiki bat egingo dizuet, horren inguruko oinarrizko informazioa izateko. Testuaren lehenengo atalean Web 1.0 eta Web 2.0-en arteko bereizketa egiten du. Lehenengoari dagokionez, oinarria publikazioak izango dira eta bigarrenean, aldiz, erabiltzaileen arteko partaidetza, hau da, horien arteko interakzioa. Azken honek zenbait ezaugarri berezi ditu:
- Publikazio erraza ezer instalatu gabe
- Ingurune adiskidetsu eta interaktiboa non erabiltzen diren tresnak aisialdirako diren gehienbat eta erabiltzaileak protagonistak bihurtzen diren.
- Edukien hautaketa interesen arabera
- Erabiltzaileen datuen kontrola
- Kolaborazioa, hau da, sare sozialetan erabiltzeko erraza
Horrez gain, aipatu beharr dago Web 2.0 bere barne zenbait erabilera dituela eta horien arabera, aplikazio ezberdinak aurki daitezkeela eskolarako:
- Edukien publikazioa: Blogger, Wordpress, Jimdo...
- Biltegia: Audacity, Instagram, Youtube, Slideshare, Scribd..
- Markagailu sozialak: Delicious, Symbaloo...
- Wikiak: Wikispaces, PBworks...
- Lan kooperatiboa: Google Drive, DropBox, Mega...
- Edukien sorkuntza: Prezi, Knovio, PowToon...
- Sare sozialak: Facebook, Twitter, LinkedIn...
- Beste batzuk: WebQuest, Mindomo, Glogster edu...

Espero dut kontzeptu hauek interesgarria izatea zuentzat eta guk egingo dugun testa egin nahi baduzue link honetan uzten dizuet.
Ongi izan eta hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina