2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

ERREALITATE AREAGOTUTA

Arratsalde on!

Aurreko sarreran aipatu dudan bezala, hurrengo honetan Errealitate Areagotuta sortzeko 5 aplikazioen inguruan hitz egingo dizuet.

Windows-erako sortutako aplikazio honek bere erabilera errazagatik nabarmentzen da: lehenik eta behin, beste aplikazioetan (Trimble Sketchup, Blender edo Autodesk 3DS Mask) egindako 3D modeloak inportatu behar dira edo Google-k eskeinitako 3D Galeriatik deskargatu. Ondoren, programak dituen marka klasikoetan kokatu eta automatikoki lotuko dira. Azkenik, egindako lana Aumentatity Viewer bidez ikusi eta konpartitu daiteke.
arcrowd
Plataforma honek kontu dohan baten bitartez erabiltzen da eta zuzenean nabegatzailetik erabil daiteke, ordenagailuan inolako programarik instalatu barik. Berezitasun bezala aipa daiteke astero lan ospetsuenak aurkezten direla eta hauek klasean aztertu eta erabili daitekeela. Gainera, sortutako edukiak sare sozialetan konpartitu daitezke.

zooburst
Plataforma honek 3D liburuak modu erraz eta dinamiko batean sortzea ahalbideratzen du. Horretarako, egin behar den gauza bakarra erregistratzea eta lanarekin hastea da. Web orriak 10.000 irudi dohan baino gehiago eskaintzen ditu lanetan erabiltzeko baina horrez gain, irudi propioak ere erabil daitezke. Ipuinarekin amaitu orduko, liburua rotatu eta beste ikuspegi ezberdinetatik ikusteko aukerak ematen ditu.

Aplikazio honek Errealitate Areagotuta modu erraz batean sortzeko aukera ematen du: elementu digitalak sartzea, bai bideoak zein musika, irudien aurkezpenak, web orrien edo sare sozialen estekak...

aurasma
Plataforma honetan sortzen diren lanei "Aura" deitzen zaie. Hezkuntza zentruetan irakasleek haien Aura propioa sor dezakete, imprimatutako idazkiei elementu digitalak gehitzeko.




Ongi izan eta hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina