2014(e)ko urria 22, asteazkena

"IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" artikulua


  • Galderak: 
Zergatik ez dira IKTak asko erabiltzen eskoletan?
IKTren barruko zeintzuk baliabide erabili daitezke eskoletan?

  • Hitz gakoak:
- IKT

- Eskola
- Gizartea
- Baliabide teknologikoak
- Alfabetatze digitala

  • Sintesia:
Konplexua da gaur egungo gizartea definitzea, pertsona bakoitzarako definizio bat duelako. Hala ere, guztiok ados gaude gaur egungo gizartean teknologia oinarri nagusia dela. Horren ondorioz, gauregungo haurren hezteko eta hazteko testuinguruaren ezaugarriak aldatu egin dira eta beraz, haurrek ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere berenganatzen dute. Eskolaz kanpo teknologia gure bizitzaren parte izan arren, eskola barruan ez da hau betetzen irakasleak ez dituztelako teknologiak kontrolatzen eta horregatik ez dituzte haien klaseetan erabiltzen. Baina eskolaren ezaugarriei hobeto egokitzeko, eskolan esanguratsuki erabili behar dira IKTak, izan ere, gizartea teknologikoa baita. Horrez gain, teknologien erabilera integratzea ezinbestekoa da, funtsezkoa izango delako pertsonaren garapenerako. Hori zihurtatzeko, eskolak IKTak eskaini behar ditu, familia batzuk ez dituztelako baliabide teknologikoak eta beraz, desberdintasun sozialak sortuko lirateke. Horretaz aparte, hezkuntza eredua berriztatu behar da, eskoletan IKTak txertatuz. Guzti hau eskoletan lortzeko zenbait aukera daude. Hala nola, Web 2.0, blogak, wikiak, webquestak, marka-gune sozialak, podcastak, mapa kontzeptualak, moodle, bideojokoak eta software informatikoak beste batzuen artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina