2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2014ko urriak 30ko klase teorikoa:

Gaurko klasean irakasleak hezkuntzari buruzko bideo bat erakutsi digu. Bertan Madrileko unibertsitateko irakasle batek, Maria Acaso deiturikoa, bere ustez hezkuntzak behar dituen 5 aldaketak aurkezten ditu. Bideo interesgarria iruditu zaidanez, ondoren txertatzea erabaki dut, guztiek ikusteko aukera izan dezaten:




Horrez gain, taldeetan antolatu gara eta  rolen banaketa egin dugu. Niri egokitatukoa idazkari lana da. Oso gustura nago rol honekin normalean talde guztietan aukeratzen dudan lana baita. Horrez gain, nire taldekideekin ere gustura nago, aurretik ezagutzen ditudalako eta langileak direla dakidalako.
Orain falta zaiguna lanean zer egin behar dugun jakitea da, laster lanari ekiteko!
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina