Klase honetan, nire bloga egunerotuz gain nire teknografia antolatzen hasi naiz. Youtuben ideiak begiratzen egon ostean, nire lanaren gidoia egin dut jarraibide moduan erabiltzeko. Ondoren, bideoarekin hastea nahi nuen baina unibertsitateko ordenagailuetan ez dagoenez Movie maker programa instalatuta, etxean egiteko beste aukerarik ez dut izan.
2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
2014ko azaroak 27ko klase teorikoa:
Gaurko klasean ikaskideen aurkezpenik jarraitu dugu. Gaurko talde gehienek haien lana aurkezteko Powtoon programa erabili dute, niretzat berria dena. Hala ere, oso interesgarria iruditu zait, aurkezteko originala baita. Beste talde batek Emaze programa erabili dute, Preziaren antzekoa dena eta beste batek Movie Makerrekin bideo bat sortu dute.
Orokorrean landutako gaiak eskola 2.0 izan da, IKT-ak hezkuntzan sartzearekin erlazionatuta dagoena.
2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA!
2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala
2014ko azaroak 21eko klase praktikoa:
Gaurko klasea bideo bat ikusten hasi dugu, "Sugata Miltra y sus nuevos experimentos en autoaprendizaje" bideo hain zuzen ere. Bertan, Sugata Miltra IKTekin esperimentu bat egiten du eta ordenagailuak herrialde txiroetan txertatzen ditu eta umeek haien kabuz erabiltzen ikasten uzten ditu. Azkenenean, bideoan ikus daiteke nola umeek haien kabuz ikasten duten, umeek nahi dutena ikasi ahal dutela, betiere nahiak badaude. Hemen usten dizuet bideoaren esteka:
Bideoa ikusi ondoren, lana egiteko denbora izan dugu. Nik bloga eta site txukuntzen egon naiz eta horren ostean, nire taldekideak haien blogarekin laguntzen egon naiz, haiek ni baino galdutak daudelako.
2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna
UMEEN EGUNA!
Azaroak 20 umeen eguna izanda hezkuntza arloan lan egiten duten eta egunen batean lan egingo dutenei gogoratzen diet umeak hezitzeaz gain, haiekin disfrutatu behar dela, haiek nagusitzean eta eskolaz pentsatzean gogorapen alaiak eta onak soilik izan ditzaten. Beraz, haiengandik egun hau ospatu eta egun ona pasa!
2014ko azaroak 20ko klase praktikoa:
Gaurko klasean taldekide guztiek site-a ordenatzen, antolatzen eta betetzen egon gara. Azkenean, emaitz dezente bat lortu dugu nahiz eta oraindik ere teknografien atala faltatzen zaigun.
Hori dela eta, nire teknografia egiteko denbora atera behar dut, ahalik eta lasterren lan honekin amaitzeko.
2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea
DESBERDINTASUNAREN AURKA
Internetik trasteatzen bideo hau aurkitu dut. Nahiz eta hasieran izutu nintzen neskatilen hitz gordinekin, azkenean bideoaren mezua oso polita eta deigarria iruditu zitzaidan. Hori dela eta, ikustera gonbidatzen zaituztet, pena merezia baitu.
2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna
2014ko azaroak 13ko klase praktikoa:
Praktika klase hau berezi xamarra izan da. Klasearen hasieran, Alaitzek gure lana aurrera eramateko baliogarriak izan daitezkeen zenbait baliabide aurkeztu dizkigu, Slideshare, ISSUU, Scoop it eta Delicious, alegia.
Ondoren, irakasleak irakasgairen eta lanaren inguruan ditugun zalantzei buruz galdetu digu. Horrek, ikaskide batek bere iritzia ematea ahalbideratu du eta horretatik, klase guztia debate bat egiten amaitu dugu. Bertan, gure iritziak adierazi ahal izan ditugu eta Alaitzek konforme zegoen arabera erantzun digu. Horrez gain, Alaitzek lana beste modu batean egiteko proposamenak egiteko aukera eman digu.
Mota honetako klaseak oso baliogarriak izan arren gure iritziak adierazteko, nire ustez klaseak irauten duen bi ordu eta erdi osoak debate hauterako erabiltzea gehiegizkoa dela, luzeegia eta astunegia izan daitekeelako. Hori dela eta, nire aburuz, debate antzeko hau ordu erdi inguru egitekoarekin nahikoa izan daiteke eta beraz, gainontzeko denbora gure taldeko lanak egiteko erabili beharko genuke, denbora hori beharrezkoa dugulako lana sasoiz amaitzeko.
2014ko azaroak 13ko klase teorikoa
Gaurko klase teorikoan, beste taldeen artean, nire taldeari tokatzen zitzaigun gure lana aurkeztea. Egia esanda, oso gustura egon naiz aurkezpena baino lehen eta bitartean, niretzat arraroa dena normalean oso urduri jartzen naizelako aurkezpenetan. Beharbada sentsazio hau klasearen giroa sorrarazi du, ikaskideen gehiengoek ez zeudelako aurkezpenari atentzioa deitzen. Horrek, lasaitu egin nau, ez neukalako ia 100 pertsona niri begira.
Hori dela eta, azkenik esan dezaketa gure amaierako lanarekin pozik nagoela, talde modura ondo moldatu garelako, azkenean emaitz polita eta dezente lortzeko.
2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena
LAN TALDEA
Gaur taldekide guztiek bildu gara bihar aurkezpena dugulako eta beraz, gure gaia aurkezteko poster bat sortu behar dugu. Baina ez dakigunez tresna hau nola doan, azkenean Prezi bat egitea erabaki dugu, pasaden urtean erabili ostean nola manejatzen badakigulako. Amaieran, hau izan da gure lana:
2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea
LAN TALDEA
Gaur Alaitzekin hitz egiteko bilera geneukan, saio teorikorako egin behar dugun lan taldeari buruzko zenbait argibide beharrezkoak genituelako. Bilera ostean, azkenean, lanaren estruktura eta helburua ulertu dugu eta ondo goazela baieztatu ahal izan dugu. Orain, lana klasekideen aurrean aurkezteko posterra egitea falta zaigu eta hori egiteko, Glogster web orria erabiliko dugu. Ea nola geratzen zaigun!
2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena
SAIO TEORIKORAKO LAN TALDEA
Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izango dugu. Hori betetzeko zenbait testu irakurri, horiei buruzko notak hartu, 5 hitz gako eta azkenik, klasean aurkezteko poster bat egin behar dugu. Niri egokitutako testua, "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora." deitzen da eta bertan gaur egun informazioak duen eragina dela eta, sortu den gizartea eta eskolak horren aurrean egin behar duenari buruz hitz egiten da.
Testua irakurri ostean, hauek dira ateratako notak eta 5 hitz gakoak:
- Hitz gakoak:
- Teknologia berriak
- Adimena
- Hezkuntza
- Gogoetak
- Notak:
• Gaur
egun teknologia berriak aldaketa estrukturalak egin ditu eta bertan
informazioa ezaugarri nagusia da.
• 70
hamarkadan hasi zen “informazioaren gizartea”
• Gaur
egun gizartearen kezka nagusia hezkuntzarekin, osasunarekin,
informazioarekin, aisialdiarekin, ingurumenarekin.. lotutako
ondasunekin lotuta dago
• Informazioa
izateak autoritatea, abantailak, nagusitasuna.. ematen du.
• Informazio
eta komunikazioaren teknologiak ekonomian eragin handia dute
eta
beraz, informazioa merkatuaren egoeraren arabera baldintzatuta egoten
da.
• Eskola
hezkuntza multimediaren eskaerari erantzun behar dio honako helburu
hauek
beteko dituzten teknologia berriak erabiliz:
-Komunikazio
gaitasuna lortzea baliabide eta hizkuntz ezberdinez baliatuz.
-Autonomia
pertsonala eta pentsamendu kritikoa garatzea, ikasle bakoitzak bizi
den gizartean erabaki egokiak har ditzan.
• BI
helburu lortu: teknologia berriak dakartzaten baloreen inguruan
posizionatzea; eta uneoro aldatzen dagoen mundu batean egokitu diren
pertsona ekintzaileak, sortzaileak eta egokitzaileak hezitzea.
• Betebehar
bat alfabetizazio teknologiko orokorra lortzea da
• Irakasleek
bi jarrera kontrajarri hartzen ari dira: teknologia berriak onartzen
duena eta hauek kritikatzen duena.
• Betidanik
informazioa inteligentziarekin lotuta izan da.
• Informazioa
eskuratzeak ez du bermatzen ondoren horren prozesapena egingo denik
• Jasotako
informazioa ezagutza bihurtzeko, zenbait estrategien garapena gertatu
behar da.
•
Jarrera
honek soilik ahalbideratuko du informazioaren gizartetik ateratzea
ezagutzaren
gizartean sartzeko.
2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala
MODULU ASTEA
Aste hau modulua egiteko astea izanda ez dugu izan klaserik, beraz, ez dugu IKT-rik egin. Hala ere, ez dudanez nahi bloga aste osoan zehar erabili gabe utzi, praktiketan egondako ikastolako tutoreak bidali didan argazki bat zuekin konpartitu nahi dut, irakasleen lanari buruz hitz egiten duelako eta nire ustez, arrazoiez betetik dagoelako. Aste buru ona pasa!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)